XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUSULMANEN MERKATALGAIAK EKONOMIA /X-XII. mend

Arabiarrek merkatal iharduera bizkor bati eutsi zioten, Ekialde eta mendebaldearen arteko bitarte kari bihurtzeraino.

Onaldi ekonomikoaren oinarria distantzia luzeko merkatalgoan finkatu zen.

Zortzi mende baino gehiagotan Islam-ak monopolizatu zituen munduko merkatal bideak.

Landaren eta hiriaren artean, nekazaritza, artisautza eta merkataritzaren arteko oreka izan ziren zibilizazio islamdarraren nagusitasun-arrazoiak.

Esportaziogai txit ezagun bat esklabuena da: Frantzian edo Galizian harrapatutako neska-mutilak izaten dira, eta eslaviar irenak ere bai.

Lurbira osoan aurkitzen diren iren eslaviar guztiak al-Andalus-etik datoz.

Izan ere irendu egiten zituzten herrialde honetan (Lucenako juduak), eta merkatari judutarrek izaten ziren operazio hori egiten zutenak... (IBN HAWQAL, XI. mend.).

Pertsiako azafraia nahi dut Txina-ra eraman, entzuna bait dut, oso prezio handia egiten duela han, eta gero Txinako portzelana Greziara, Greziako brokatua Indiara, Alepoko beira Yemenera eta Yemeneko tela arraiatuak Pertsiara (Al HARIHI, XI. mend.).

Ibn Hawqal, Geografia arabiarraren urrezko mendekoa da (X. mend.), eta, hain zuzen, arabiarren artean halako garapen ederra izan zuen zientzia honetan klasiko handia.

Al Hariri (054-1121) hurrengo mendeko idazle arabiarra da, Basoran jaioa.